Apirilaren 7an zabalduko da B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak lehen deialdian egiteko matrikula-epea, apirilaren 14ra arte. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian ikasleen sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira:
-Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
-Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
Onartuen zerrenda apirilaren 15ean argitaratuko da.
Parte hartzeko baldintzak
Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B1, B2 eta C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko ohiko deialdietan parte hartu ahal izateko:
- HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2015eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
- Azterketariak 2014ko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, egiaztatu nahi duen mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, 2016ko martxoaren 21erako, lehen deialdian; eta 2016ko irailaren 8rako bigarren deialdiari dagokionez.
C2 mailako azterketari dagokionez, hemen ikus ditzakezu baldintzak eta informazio guztia.
B2 mailako azterketaren egutegia:
- Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: Maiatzaren 6an eta 7an
- Entzumeneko eta irakurmeneko emaitzak: Maiatzaren 11n
- Idazmeneko proba BECen: Maiatzaren 14an, 9:00etan
- Idazmeneko emaitzak: Ekainaren 16an
- Mintzameneko proba BECen: Ekainaren 23an, 24an eta 25ean
- Emaitzak: Uztailaren 12an
B2 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.
C1 mailako azterketaren egutegia:
- Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: Maiatzaren 6an eta 7an
- Entzumeneko eta irakurmeneko emaitzak: Maiatzaren 11n
- Idazmeneko proba BECen: Maiatzaren 14an, 11.30ean
- Idazmeneko emaitzak: Ekainaren 16an
- Mintzameneko proba BECen: Uztailaren 1ean eta 2an
- Emaitzak: Uztailaren 12an
C1 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.
Aldaketak B1 mailako azterketan
Aurten aldaketak izango dira B1 mailako azterketan. 2016ko ohiko lehen deialdiko egutegia hau da:
- Mintzameneko proba euskaltegian: Ekainaren 7an, 8an eta 9an
- Idazmeneko proba euskaltegian: Ekainaren 13an eta 14an
- Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: Ekainaren 22an
- Emaitzak: Uztailaren 12an
C2 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.