Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Maiatzean Kafe Solasak, Udaberri Jaia, Bilbo Hiria irratiaren 20. urteurrena, dantza eta kantagintza

$
0
0

Maiatzean zehar ere zuen intereseko proposamenak eskani nahi dizkizuegu ohiko eskolez gain, euskara hobeto ikasten laguntzeko.
Lehenik eta behin, mintzamena lantzeko, ahozko azterketa prestatzeko eta azken batean, euskaraz era naturalean eta gozatuz egiteko, maiatzaren 17an, asteazkena, Kafe Solasak saioan elkartuko gara berriz ere, goizez zein arratsaldez.
Egun horretan bertan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urbeltzen Dantza Ganbaran dugu hitzordua, Juan Antonio Urbeltzen eskutik dantzan egiteko saio irekian, Kafe Antzokian.
Maiatzaren 24an, asteazkena, Lagun Artean Kantari eta Anje Duhalderen txanda izango da, kantuan egiteko lagunarteko giroan. Betiko moduan, Kafe Antzokian, 20:00etatik aurrera.
Maiatzaren 26an, aldiz, Udaberri Jaia ospatuko dugu egun osoan zehar. Urtero legez, eta udarako motorrak berotzeko asmoz, lehiaketak, jolasak, bazkaria Kafe Antzokian eta hainbat sorpresa prestatu dugu Algara konpartsarekin batera.
Eta maiatzaren 27an, larunbata, Bilbo Hiria irratiak 20. urteurrena ospatuko du. Zuzeneko emanaldia egingo du Done Bikendi kaletik, eta sorpresa gehiago.

Uda ekainean hasten da

Bestalde, ez ahaztu uda ekainean hasten dela Gabriel Aresti euskaltegian, eta irailera arte ikastaro trinkoak, barnetegiak Bilbon zein Bakaikun… eskaera zabala duzue euskara ikasteko. Eta deskontuak izango dituzue gure ikasleak izateagatik edota langabezian baldin bazaudete. Informazio guztia, gure bulegoan (Done Bikendi, 2  4.solairua 48001 Bilbo. Telefonoa: 944 237 591. bulegoa@gabrielaresti.com).

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik