Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Uda ekainean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian

$
0
0

Ekainean sartuko gara laster, eta horrekin batera, uda hasiko da Gabriel Aresti euskaltegian. Askorentzat ikasturtearen azken txanpa bada ere, beste hainbatek euskara ikasten hastea erabakitzen dute garai honetan; edo aspaldian ikasitakoa berreskuratzeko aprobetxatzen dute, denbora gehiago izanik, oporrak baliatuta, erritmo lasaiagoan egin nahian; edo azterketa ofizialak prestatu nahi dute. Horregatik, eskaintza zabala prestatu dugu ekainaren 1etik hasita eta irailera arte, Bilbo erdian zein Bakaikun (Nafarroa) euskara ikasteko eta gozatzeko. Bakaikuko barnetegiez gain, Bilbon ere barnetegiak eskainiko ditugu, eta baita 5 orduko ikastaro trinkoak eta 3 orduko ikastaroak ere.

Udan ere deskontu bereziak

Urtero bezala, deskontu bereziak eskaini nahi dizkizugu, Gabriel Aresti euskaltegiko ikaslea izan bazara ikasturte honetan zehar edota langabezian bazaude, hurrengo ikastaroetan: eguneroko 5 orduko ikastaro trinkoetan eta bi asteko barnetegietan, Bakaikun zein Bilbon. Gure ikaslea izan bazara %10eko deskontua izango duzu; langabezian bazaude %10eko deskontua izango duzu; eta bi ezaugarriak betetzen badituzu, %15eko deskontua izango duzu.

Udako gure ikastaroetan matrikulatzen bazara (ekainean, uztailean edo abuztuan), %5eko deskontua izango duzu udako beste hil batean matrikulatzean (uztailean, abuztuan edo irailean).

Informazio guztia, gure bulegoan (Done Bikendi, 2  4.solairua 48001 Bilbo. Telefonoa: 944 237 591. bulegoa@gabrielaresti.com).

OHARRA: Deskontuak izan ahal izateko, matrikula bulegoan egin beharko duzu.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik