Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Ikasturteko azken txanpa

$
0
0

Indarberrituta etorri gara oporralditik, ikasturteko azken txanpari heltzeko prest. Apirila ia-ia agortu zaigu, baina oraindik bi proposamen eskaini nahi dizugu, buelta hain gogorra egin ez dakizun. Lehena, hileroko hitzordua euskal kantagintzarekin eta Anje Duhalderekin, Lagun Artean Kantari saioan. Apirilaren 25ean, iluntzeko 8:00etatik aurrera Kafe Antzokian, gonbidatuta zaude lagunarteko giroan kantuan ibiltzera.

Asteazkenean, berriz, dantza dugu protagonista, Euskara Ikasleen Dantzagunean. Goizez zein arratsaldez, euskal dantza errazak bezain ederrak ikasiko ditugu, eta ederto pasatu.

Eta laster, maiatzean eta ekainean zehar, musika eta dantza gehiago, hitzaldiak, zinema, Kafe Solasak… Sekulako agenda prestatu dugu euskara gehiago eta hobeto ikas dezazun, gozatzen duzun bitartean, noski!

Animo bueltan eta eskerrik asko Gabriel Aresti euskaltegia aukeratzeagatik!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik