Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Otsailean eta martxoan ere euskara eta euskal kultura teorian eta praktikan gozatzeko aukera

$
0
0

Otsailean sartu gara jada. San Blas opilak dastatu eta Santa Ageda abestu ostean, Inauteriak prestatzea tokatzen da, baina ez hori bakarrik; Gabriel Aresti euskaltegian mota guztietako proposamenak dakarzkizugu euskara ikasi eta goza dezazun.

Otsailaren 8an, asteazkena, euskal dantzekiko hileroko hitzordua izango dugu, Juan Antonio Urbeltzen eskutik, Urbeltzen Dantza Ganbaran, 20:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Anima zaitez eta parte har ezazu euska dantzak giro ederrean gozatzeko saio ireki honetan, dantzari trebea izan ala ez.

Otsailaren 14an, berriz, Euskal Herri osoan zehar ospatzen diren inauteriak ulertzeko, Mikel Urbeltzek hainbat gako emango ditu “Hartzekon dantzan” hitzaldian: festa honen jatorria, zer erritu ospatzen den, pertsonaiak, zer irudikatzen duten… Izan ere, berehala ospatuko ditugu Inauteriak edo Aratusteak. Aurten ere Bilboko Konpartsek sekulako egitaraua prestatu dute udalarekin batera, otsailean 18an eta 19an hasita, eta 23tik 28ra bitartean. Adin eta gustu guztietarako jarduerak izango ditugu Bilbon, eta guk, beti bezala, Algara konpartsarekin parte hartuko dugu. Otsailaren 25ean, larunbata, 12:00etan emango diogu irekiera Jai esparruari konpartsa guztiok, Plaza Biribilean. Eta 12:30ean Done Bikendira joango gara, Urbeltzen Dantza Ganbara saio berezira. 14:30ean Kafe Antzokian bazkaldu eta bazkalostekoa egingo dugu, Txarli eta Joseluk lagunduta, “amultsuki”. Eta 16:00etatik aurrera, Mozorro Lehiaketan hartuko dugu parte. Zatoz Algara konpartsarekin!

Baina Inauterietako larunbata heldu baino lehen, beste bi hitzordu izango dugu euskaltegian, euskal musikaz gozatzeko: otsailaren 22an, asteazkena, Lagun Artean Kantari saioan elkartuko gara, hilero bezala 20:00etatik aurrera Kafe Anztokian, Anje Duhalderekin giro ederrean gure kantak abesteko.
Eta otsailaren 23an, osteguna, Txuma Murugarren musikariaren ibilbidea eta kantuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Martxoan jarraituko dugu Gabriel Aresti euskaltegian Inauteriak ospatzen, martxoaren 3an, hain zuzen, Inaute Jaian. Eta horrez gain, Bakaikura joateko plana ere izango dugu, mintzamena lantzeko eta ondo pasatzeko asteburuetan. Eta beste proposamen asko, adi ibili!

 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik