Gabriel Aresti euskaltegiak mintzamena lantzeko eta ondo pasatzeko aukera ematen dizu urte osoan zehar Bakaikuko etxean, asteburuetako egonaldi berezietan. Ostiral gauetik igande arratsaldera arte, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek zein kanpokoek euskara modu naturalean egiten dute, klaserik gabe, baina hainbat jardueraren bidez, naturaz gozatuz eta euskal kultura hobeto ezagutuz. Bakaikuko etxea era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen XIX. mendeko baserri ederra da eta Nafarroako Sakanan dago kokatuta, Aralar eta Urbasa artean.
Hauek dira 2. hiruhilekorako prezioak eta datak:
Datak | Mailak | Prezioa | Prezio berezia Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleentzat |
Martxoaren 10etik 12ra | B1B1-B2B1-B2B2 | 89€-tik gora | 68€-tik gora |
Martxoaren 17tik 19ra | C1B2-C1C1-C2C1 | 89€-tik gora | 68€-tik gora |
Martxoaren 24tik 26ra | A1A1-A2A1-A2A2-B1A2 | 89€-tik gora | 68€-tik gora |
Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, jo ezazu gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4.solairua. 48001 Bilbo) edo telefono honetara deitu: 94 423 75 91.