Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

HABE azterketak 2016ko bigarren deialdian egiteko matrikulaldia, irailaren 16tik 22ra zabalik

$
0
0

Irailaren 16an zabalduko da B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak bigarren deialdian egiteko matrikula-epea, irailaren 22ra arte. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian ikasleen sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira:

-Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

-Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Onartuen zerrenda irailaren 23an argitaratuko da.

Parte hartzeko baldintzak

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B1, B2 eta C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko ohiko deialdietan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2015eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2014ko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, egiaztatu nahi duen mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian 2016ko irailaren 8rako bigarren deialdiari dagokionez.

C2 mailako azterketari dagokionez, hemen ikus ditzakezu baldintzak eta informazio guztia.

Egutegiak

Oraingo honetan, B2 mailako proba guztiak BECen (Barakaldo) egingo dira.
Hau da ohiko bigarren deialdiko egutegia:

  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak, BECen: urriaren 22an, 9:00etan
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: azaroaren 17an
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak, BECen: azaroaren 24an, 25ean eta 26an
  • Emaitzak: abenduaren 14an

B2 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.

 

C1 mailako azterketari dagokionez, hau da egutegia:

  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 14an eta 15ean
  • Entzumeneko eta irakurmeneko emaitzak: urriaren 19an
  • Idazmeneko proba, BECen: urriaren 22an, 12:00etan
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 17an
  • Mintzameneko proba, BECen: abenduaren 2an eta 3an
  • Emaitzak: abenduaren 14an

C1 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.

 

Aldaketak B1 mailako azterketan 

Bigarren deialdian aldaketak izango dira B1 mailako azterketan. 2016ko ohiko bigarren deialdiko egutegia hau da:

  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak, BECen: urriaren 22an, 16:00etan
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: azaroaren 17an
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak, BECen: azaroaren 24, 25 eta 26an
  • Emaitzak: abenduaren 14an

 

C2 mailako azterketaren informazio guztia hemen ikus dezakezu.

 

HABEren diru-laguntzak eta bestelakoak

HABEk argitara eman du 2015/2016 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Ebazpena.

Halaber, gogoratu aurten Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailak Euskara Eskura Txartela ekinbidea jarri duela martxan. Euskara Eskura Txartela euskara ikasten duten eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu duten bizkaitarrek eskura dezakete; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Informa zaitez www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunean.

Horrez gain, Bizkaiko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Zure udaletxera hurbildu eta informa zaitez. Bilboko Udalaren kasuan, guraso eta tutoreentzako diru-laguntza eskaintzen dute.

Eta laguntzarik behar baduzu, jo ezazu gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4. solairua 48001 Bilbo. Telefonoa: 944 237 591).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik