Quantcast
Channel: Gabriel Aresti euskaltegia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Ikasleentzako diru-laguntzak

$
0
0

Hainbat gobernu erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Aurten Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailak Euskara Eskura Txartela ekinbidea jarri du martxan. Euskara Eskura Txartela euskara ikasten duten eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu duten bizkaitarrek eskura dezakete; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean eskatu beharko du txartela ikasleak, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunean. Irailetik aurrera lortu ahalko du. www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunean adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehen astean.

Euskara Eskura Txartela 2016-17 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko urriaren 14ra arte erabili ahalko du ikasleak.

Euskaltegietako ikasleentzako HABEren dirulaguntzak

Bestalde, urtero bezala, HABEk ere ikasleentzako diru-laguntzak eskainiko ditu. Diru-laguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2016ko irailean izango dela aurreikusten da. Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu ikasleak laguntza hori jasotzeko:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2015eko martxoaren 27tik 2016ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2015/2016 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2015eko bigarren deialdian eta orain indarrean dagoen 2016ko lehen deialdian mailaren bat egiaztatu izana.

Udaleko diru-laguntzak

Bizkaiko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Zure udaletxera hurbildu eta informa zaitez. Bilboko Udalaren kasuan, guraso eta tutoreentzako diru-laguntza eskaintzen dute.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 153

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik